Matagalpa Nikaraguako udalerria eta Matagalpako departamenduko hiriburua da. Managuatik 140 km iparraldera dago. 675 km²ko eremua du eta 2012an 150.643 biztanle zituen[1].
Herrialdeko udalerri menditsuetako bat da. Gailurrik aipagarrienak Palcila (1.478 m), El Picacho (1.750 m), San Salvador (1.247 m) eta Buena Vista (1.442 m) dira. Laborantza (kafea, artoa eta babarrunak), abelzaintza (behi-esnearen ekoizpena) eta merkataritza dira ekonomiaren oinarriak[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak