María de los Llanos de Luna Tobarra (Sevilla, 1960ko martxoaren 3a - ) espainiar eskuineko politikaria da.
Biografia
Zuzenbidean lizentziatua, Espainiako Gizarte Segurantzako funtzionario lan egin zuen Bartzelonan 1987-2003 bitartean. 2003-2004 bitartean Espainiako Gobernuaren Bartzelonako ordezkariordea izan zen. Kataluniako Parlamentuko diputatua ere izan da PP alderdiarekin, non nabarmendu zen beti gaztelaniaz egiteagatik (katalanez egitea da ohikoa), eta alderdi horretan barne kargu zenbait ere izan ditu. 2012. urteaz geroztik Espainiako Gobernuaren ordezkari da Katalunian, eta hainbat polemika sorrarazi ditu kargu horretatik; izan ere, eskoletan Espainiako bandera inposatu du, eta Alemania Naziaren alde borrokatu ziren Dibisio Urdineko kide ohiak omendu zituen 2013ko maiatzean.