María Zamora

María Zamora

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Zamora Morcillo
JaiotzaValentzia, 1976 (48/49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1439846 Allocine: 246006 Rottentomatoes: celebrity/maria_zamora Edit the value on Wikidata

 

Maria Zamora (Valentzia, 1976) valentziar zinema ekoizlea da. Avalon PC (2007-2021) zinema independenteko ekoiztetxearen bazkide sortzailea, Elástica Films (2021) sortzeko utzi zuena. 2022an, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen lehen emakume ekoizle espainiarra izan zen Alcarrás filmagatik. 2024ko Zinematografia Sari Nazionala lortu zuen.[1][2]

Bizitza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak egin zituen, eta Ikus-entzunezko Produkzioaren Kudeaketa masterra Valentziako Unibertsitatean.

Lan ibilbidea

2000. urtean, Canal 9ko programetan produkzioko laguntzaile gisa hasi zen eta Valentziako Mostran ere lan bera egin zuen. 2001ean Madrilera joan zen eta Avalon Productions enpresan lan egin zuen, produkzio-laguntzaile, produkzio-zuzendari edo produktore elkartu gisa. 2007ko maiatzean, Avalon PC-ko bazkide sortzailea izatera pasa zen, eta Produktore Exekutibo gisa aritu zen.

2004an ekoitzi zuen bere lehen film laburra, Física II (Daniel Sánchez Arévalo), eta ondoren David Planell (Ponys), Beatriz Sanchís (La clase, La otra mitad) edo Carla Simón (Después también) zuzendarien lanak egin zituen, horien ondoren bere lehen film luzea ekoitzi zuelarik. Horren adibide dira, La vergüenza (Planell, 2009), Todos están muertos (Sanchis, 2014) eta Verano 1993 (Simon 2017) filma Oscar sarien 90. edizioan ingelesez ez zen film onenaren kategorian Espainiaren ordezkari gisa hautatua izan zena. Halaber, La mujer sin piano (Javier Rebollo, 2009), María (y los demás) (Nely Reguera, 2016), Libertad (Clara Roquet, 2021), eta Apuntes para una película de atracos (Elías León Siminiani, 2018) eta My Mexican Bretzel (Nlorénez, 2019) dokumentalak ekoitzi zituen.[3][4][5]

2021ean Avalon PC utzi eta Elástica Films sortu zuen, Enrique Costa banatzaile eta Avalon Dko bazkide sortzailearekin batera.A. Zinema independentea ekoizten jarraitu zuen, bereziki emakume zuzendarienak, eta opera primak. Ekoiztetxe horrekin egin zuen lehen filmarekin, Alcarràs (2022), Berlingo 2022ko Nazioarteko Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen.Ekoitzi zuen Jaione Cambordaren O corno (2023) filmak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko film onenaren Urrezko maskorra jaso zuen 2023an. Baita Elena Martín Gimenoren Creatura (2023), Goya sarietarako lau izendapenekin, eta Alvaro Gagoren Matria (2023) opera prima, bi izendapenekin.[1][6][7][8]

2022an, telesailak ekoizteko interesa agertu zuen, Flakok idatzitako Esa maldita pared lanaren egokitzapenarekin. Flako, Apuntes para un película de atracos filmeko protagonista izan zen eta bertan, Isaki Lacuestak, Isa Campok eta Raúl Arévalok parte hartzen dute. Gainera, Manuel Jaboisen Miss MARTE eleberria telebistara egokitu zuen.[9]

2024an, Paula Ortizen La virgen roja estreinatu zuen Donostiako Zinemaldian, Polvo serás (Carlos Marques-Marcet) aurreprodukzioa eramaten zuen bitartean. Beste lan barzuk ere ekoitzi ditu Carla Simónen Romería, Mar Collen Las madres no eta Paula Ortizen Hildegart, La mitad de Ana Marta Nietoren debuta luzemetrairen zuzendaritzan. Marta Nietoren lehen film laburra, Son (2022), ekoitzi zuen.[10][11]

Urte horretan, Kultura Ministerioak ematen duen 2024 Zinematografia Sari Nazionala lortu zuen, “zinema independente eta ausartari emandako babesagatik (...) Espainiako zinema independenteak nazioarteko merkatuan duen presentzia indartu zuen, begirada sentikor eta anitzetan eraginez ". Epaimahaian, besteak beste, Ignasi Camós Victoria (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua, Juan Vicente Cordoba; Daniel Grao eta Paula Palacios Castaño (Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezkoen Elkartea, CIMA) eta Desiré de Fez.[2]

Zamora European Film Academy-ko (EFA, Europako Zinema Akademia) kidea da, baita AECINEko (Zinema Independentearen Ekoizle Elkartea) zuzendaritza-batzordeko kidea ere, eta EAVEn (European Audiovisual Entrepreneurs) lizentziaduna eta koordinatzaile nazionala da. 2021eko Donostia Zinemaldian Horizontes Latinos epaimahaiko presidentea izan zen eta 2022ko Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdiko Kritikaren Asteko epaimahaikidea.[12][13]

Filmografia

Film laburrak

  • 2004: Física II (Daniel Sanchez Arevalo)
  • 2005: Las mantenidas sin sueños (Martín De salvo, Vera Fogwill)
  • 2005: Ponys (David Planell).
  • 2005: Una cierta idea de felicidad (Javier Asenjo)
  • 2006; Botellón (Tomás Silberman)
  • 2006: Banal (David Planell).
  • 2007: Subir y bajar (David Planell).
  • 2008 La clase (Beatríz Sanchís)
  • 2009: Pichis (Marta Aledo)
  • 2010: Mi otra mitad (Beatriz Sanchís)
  • 2010: Qué divertido (Natalia Mateo)
  • 2012: Despierta a las moscas (Nacho Ruiz Capillas)
  • 2012: Ojos que no ven (Natalia Mateo)
  • 2016: La invitación (Susana Casares)
  • 2017: Vuelta al mundo (Leticia Dolera)
  • 2019: Después también (Carla Simón)
  • 2020: Correspondencia (Carla Simon eta Dominga Sotomayor)
  • 2022: Carta a mi madre para mi hijo (Carla Simón)
  • 2022: Son (Marta Nieto)

Film luzeak

  • 2008: Acné (Federico Veiroj)
  • 2009: La vergüenza (David Planell)
  • 2009: La mujer sin piano (Javier Rebollo)
  • 2010: Un lugar lejano (Joseph Novoa)
  • 2011: La cara oculta (Andrés Baiz)
  • 2012: Mapa (Elías León Siminiani)
  • 2014: Todos están muertos (Beatriz Sanchis)
  • 2016: María y los demás (Nely Regueira)
  • 2017: Verano 1993 (Carla Simon)
  • 2017: Amar (Esteban Crespo eta Mario Fernandez Alonso)
  • 2018: Apuntes para una película de atracos (Dokumentala, Elías León Siminiani)
  • 2019: Los días que vendrán (Carlos Marques-Marcet)
  • 2019: My Mexican Bretzel (Dokumentala, Nuria Giménez Lorang)
  • 2021: Libertad (Clara Roquet eta Eduard Sola)
  • 2022: Qué hacimos mal (Liliana Torres)
  • 2023: Matria (Alvaro Gago)
  • 2023: Creatura (Elena Martín)
  • 2023: O corno (Jaione Camborda)
  • 2024: La virgen roja (Paula Ortiz)[10]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2017: Zinema Ekoizle Onenaren Saria ProduccionAudiovisual.com, Verano 1993gatik. [14]
  • 2022: Urrezko Hartza Berlingo Nazioarteko Jaialdian, Alcarrásek emana, Carla Simonek zuzendua.[1]
  • 2024. Urteko Emakumea Campari Saria Zilarrezko Fotogrametan.[15]
  • 2024: 2024ko Zinematografia Sari Nazionala, Kultura Ministerioak emana.[2]

Erreferentziak

  1. a b c Velasco, Carmen. (2022-09-13). «Premio Oscar Valencia | María Zamora, la valenciana que puede ganar un Oscar por 'Alcarràs'» Las Provincias.
  2. a b c «La productora María Zamora, premio Nacional de Cine 2024» Diario ABC 2024-06-03.
  3. «María Zamora» Cineuropa - lo mejor del cine europeo 2013-04-24.
  4. Ortiz, Guillermo. (2023-01-21). María Zamora: «Cuando llegas a cargos de poder hay un techo de cristal. Ese techo existe: existe en cine y existe en los demás campos» - Jot Down Cultural Magazine. .
  5. Press, Europa. (2017-08-17). «María Zamora, productora de Verano 1993: "El boca a boca ha funcionado"» www.europapress.es.
  6. Ramírez, Noelia. (2022-06-30). «María Zamora: “No conozco a ningún director de cine independiente que viva solo de esto”» El País.
  7. HOY, TUDELA. (2023-02-24). «María Zamora: “Al recoger el Oso de Oro en Berlín pensé, vamos a poder hacer unas cuantas películas más”» TUDELA HOY.
  8. Zurro, Javier. (2022-02-18). «María Zamora, la descubridora de Carla Simón y toda una nueva generación de directoras» elDiario.es.
  9. Velasco, Carmen. (2022-05-27). «De 'Alcarràs' a 'Miss Marte', la productora María Zamora lleva a la pantalla la novela de Manuel Jabois» El Correo.
  10. a b AV451, Redacción. (2024-09-17). «‘La virgen roja’, la película mas ambiciosa de María Zamora y la primera que Prime Video estrena en cines en España» Audiovisual451.
  11. Nast, Condé. (2024-02-04). «María Zamora: “En mi carrera hay una clara tendencia a apoyar cine firmado por mujeres desde hace bastante tiempo. Es algo que decidí hace casi diez años”» Vogue España.
  12. «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival.
  13. «María Zamora» Iberseries Platino Industria.
  14. cima. (2018-01-06). «María Zamora, Mejor Productora de Cine en los Premios ProduccionAudiovisual.com 2017» CIMA.
  15. «La productora María Zamora, Premio Campari Mujer del Año en los Fotogramas de Plata 2023» Fotogramas 2024-02-26.

Kanpo estekak