Amaren aldetik artista familia batetik zetorren: aitona-amonak, Carlos Guart eta Carmen Illescas (Martínez-Illescas), eta ama Enriqueta Guart Illescas (Martín-Illescas) antzerki-aktoreak ziren. Amarekin Don Juan Tenorio lanean aritu zen, 1972an.[3]
Radio Barcelonan hasi zuen irrati-karrera esatari gisa. Berrogeiko hamarkadaren erdialdean hasi zen lanean filmak bikoizten.[4]
Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Pippi Kaltzaluzeren ahotsa izan zen. Laurogeiko hamarkadan "V" izenburuko seriean Sarah Douglas bikoiztu zuen, eta laurogeita hamarreko hamarkadan, Friends seriean, Estelleren pertsonaia, Joey Tribbianniren ordezkaria bikoiztu zuen.[5]
2018ko uztailaren 20an, Madrilgo Bikoizketako Artisten Sindikatuak (ADOMA) artista 84 urterekin hil zela jakinarazi zuen Twitter sare sozialaren bidez. "María Dolores Gispert hil dela jakinarazi digute. Gure afektu guztia familiakoei, lankideei eta lagunei helarazi nahi diegu. Atseden har beza", adierazi zuen mezuak.[6]