Bere aitaren konpainian egin zituen lehen urratsak ikuskizunen munduan, 1938an, Tenorio lan musikatuan Inésen parodia eginez. Urte hartan bertan Paquete, el fotógrafo número uno filmean parte hartu zuen, baina film hura ez zen, azkenik, estreinatu. Espainiako Gerra Zibila amaitzean, film hauetan lan egin zuen, besteak beste: Los cuatro robinsones, El pobre rico, Boda accidentada eta Un enredo de familia.
Ondoren, antzerkiaren munduan jarraitu zuen bere ibilbide profesionala, Paco Martínez Soria edota Joaquín Gasaren konpainietan. Azken horrekin hogei urte eman zituen, eta asko ibili zen atzerrian.
1950eko hamarraldiaren bukaera aldera, haren ospea eta komediarako gaitasuna zirela-eta, Bartzelonako antzezle nagusietako bat bihurtu zen. Hurrengo hamarraldian telebistan ere arrakasta handia lortu zuen Miguel Gila komikoarekin La gran parada saioan, eta baita Luces de Madrid saioan ere, pailazoarena egiten. Gero, paper txikiak egin zituen zenbait filmetan: Antoni RibasenLa ciutat cremada (1975), Fernando Fernán-GómezenBruja, más que bruja (1976), Luis García BerlangarenPatrimonio nacional (1980), Ventura PonsenEl vicari d´Olot (1981) eta Aquesta nit o mai (1991), Carlos SuárezenMakinavaja (1991).