Mariona Cabassa Cortés (Bartzelona, Katalunia, 1977) bartzelonar ilustratzailea da.[1][2]
Bizitza
Bartzelonako Massana Eskolan ikasi zuen, Estrasburgoko École supérieure des artes décoratifs eskolan eta École supérieure de arte te de design Marseille-Méditerranée eskolan.[3][4]
Lan ibilbidea
Dozena bat liburu argitaratu ditu. 2003a eta 2009a Kataluniako Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak saritu zituen. 2005ean, Boloñako Haur Liburuaren Azokako gonbidatu ofiziala izan zen, eta 2014an, Goteborgeko Liburu Azokan parte hartu zuen gonbidatu gisa, non literatura katalana gai nagusietako bat den.[3]
Lanak (hautaketa)
Besteak beste, hauexek dira bere lan batzuk:[3][5][4]
- 2000 urtean, Los tebeos paralelos. Doble dosiseko 6 zenbakian: La familia Vandellos (XII-2000) eta 8 zenbakian: La extraña jhospitalidad (V-2001)
- 2002. urtean, La brasería. La cúpularen 1 zenbakian: La brasería (2002)
- 2003. urtean, Daperrotipos. La cúpularen 1 zenbakian: Darretipos (2003)
- 2004. urtean, Cavall Fort. Secretariats catequístics de Girona, Vic i Solsonaren 1009 zenbakian: Cavall fort (VIII-2004)
- 2023. urtean, El tatano. Cavall Fort edizioaaren 208 zenbakian: El tatano (1-IV-2023)
- 2004an, Conte per contar mentre es menja un ou ferrat, Pep Brunoren testuak, Kalandraka.
- 2008an, Adivina adivinanza, tengo un cero en la panza, 'Àngels Navarroren testuak, Anaya.
- 2012an, Botes d'aigua grogues, Xabier Mendigurenen testua, Animallibres.
- 2015ean,Històries de Nasrudín, Halil Bárcenaren testua, Fragmenta argitaletxea, ISBN 978-84-15518-18-1 (katalaneraz, gazteleraz eta portugesez batera editatua)[6]
- 2016an, )El dia de l'Anar i Venir, Alain Allarden testua, Fragmenta argitaletxea, ISBN 978-84-15518-51-8 (katalaneraz, gazteleraz eta portugesez batera editatuas)[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak