Mariner programak1962tik1973 iraun zuen eta aldi horretan NASArenJPLek(Jet Propulsion Laboratory)Mariner izeneko hamar espaziontzi diseinatu eta eraiki zituen Artizarra, Marte eta Merkurio planetak aztertzeko. Azken ontziak, Mariner 10ak, Artizarratik gertu orbitatu ostean hiru gerturatze burutu zituen Merkurioren inguruan. Azkenaurreko ontzia, Mariner 9, zunda bat planeta bateko orbitan utzi zuen lehenengo misioa izan zen, Martitzen inguruan hain zuzen ere. Bere betebeharra gainazala kartografiatu eta neurketa jakinak burutzea izan zen.