Bere gurasoak Guy de Cotteblanche, Parisko parlamentuko abokatua, eta Catherine Hesseline izan ziren.[1] Anai eta arreba bana izan zituen: Marguerite eta Élie. Marie de Cotteblanchek hizkuntzak, filosofia eta matematikak ikasi zituen.
Trois dialogues... laneko aitortza gutunean Marguerite de Salucesekin zuen lagunartekotasuna agerian utzi zuen eta baita bi emakumeen arteko hartu-eman intelektuala ere. Gutun horretatik jakin daiteke Madame de Saluces izan zela Marie de Cotteblanchen italiera irakaslea.[2].
Lanak
1566an gaztelaniaktik Pedro MexiarenColoquios y Diálogos itzuli zuen, Gaztelako humanista bat, eta frantsesezko Trois dialogues de M. Pierre Messie, Touchant la nature du soleil, de la terre et de toutes les choses qui se font et apparaissent en l'air (Paris, Frédéric Morel, 1570) izenburua eman zion.
Aitorpen kapituluan adierazten da itzulpena italieratik egin zela eta ez gazteleratik: Berpizkundeko gorteak italiera hobesten zuen, izan ere, gara hartan gaztelania etsairen hizkuntza baitzen. Lan 29 berrargitaratu zen 1566 eta 1643 bitarte.[1].
Ondorengoak
Marie de Cotteblanche La Croix de Mainen eta Du Verdieren frantses liburutegietan aipatzen da.[3]
Erreferentziak
↑ ab(Frantsesez)Dictionnaire universel des créatrices. Paris: Des Femmes ISBN9782721006288..