Mariano San Migel Urzelai (Oñati 1879.12.7 – Gasteiz 1935.10.7) banda zuzendari, musikagile eta klarinetista[1]
Biografía
Marianoren aita Valladolideko herri bateko semea zen eta musikoa. Bigarren Karlistadiaren amaieran bere batailoia kuartel bilakatutako Oñatiko Unibertsitatera etorri zen 1876ko ekainean, eta 1883an batailoiak alde egin zuenean, aita herrian geratu zen, Fermina Urzelairekin ezkonduta. Baina laster Gasteizera joan zen musiko bezala, eta Mariano gaztetatik lotu zen hiri horretara. Geroago Madrilera aldatu zen Musika Kontserbatorioan ikastera, eta ondoren Injineruen banda militarrean sartu zen lanean. Hainbat bandatarako klarinetea jo zuen, baita Zapadore Minatzaileen Erregimenturako eta Alabarderoenerako. Kontzertuen Elkartean lehen klarinetea izan zen, eta Serrano maisuarekin konposizioa ikasi zuen.[1] 1916an Harmonia izeneko musika-aldizkaria sortu zuen. Bandarako mila piezatik gora argitaratu zituen aldizkariak, eta artikulu teoriko interesgarri asko.[2]
Madrilen bizi arren, Oñatirekin eta Gasteizekin harreman sendoak mantendu zituen, urtero etorriz. Eta Alabarderoen bandak Donostiakoari laguntzen zionean udatan, Mariano beti agertzen zen. 200 musika-pieza baino gehiago konposatu zituen, horien artean ezagunena “Zeledon” biribilketa izanik, Gasteizko jaietako ezinbesteko bilakatu den himnoa. Nabarmentzekoa da baita “Mektub” hileta martxa, beharbada bere musika lanen artean ikusgarrienetakoa; adibidez Adolfo SuarezEspainiako presidente-ohiaren hiletan, Diputatuen Kongresutik hilkutxa atera zutenean, oñatiarraren “Metkub” hileta martxa entzun zen.[2]
1935ean Arabako hiriburuan hil zen, eta 1973an Urrezko Zeledonarekin hil osteko kondekorazioa eman zioten.[3]
Erreferentziak
↑ ab(Gaztelaniaz)Sáenz de Ugarte, José Luis.. Mariano San Miguel Urcelay. Diccionario biográfico español (Real Academia de la Historia)..
↑ abAzpiazu, Jose Antonio; Ugarte, Xabier. (2014). Antonio Ibarrondo Oleaga (1914-1985). Biografia. Oñatiko Udala, 85-88 or. ISBNL.G. SS- 1340-2014..