Mariano Bellver Utrera (Bilbo, 1926 -Sevilla, 2018ko azaroaren 23a), bizkaitar jatorria zuen andaluziar arte-bildumagilea izan zen. Ricardo Bellver (1845-1924) eskultorearen iloba, hamabi urte zituela Sevillara joan zen eta bertan aktuario moduan lan egin zuen. Bere lan bilduma Bellver Museoan ikus dezakegu.