Mariana Weissmann (Buenos Aires, 1933ko abenduaren 17a) argentinar fisikaria da. Materia kondentsatuaren fisika konputazionalean espezializaturik dago. 2003an Emakumezko Zientzialarien L'Oréal-UNESCO saria[1] eta fisikaren arloko Konex Fundazioko merituzko diploma irabazi zituen[2].
Biografia
1965ean Buenos Airesko Unibertsitatean doktoratu zen eta Kaliforniako Teknologia Institutuan egin zuen graduondokoa[3]. 1966ko uztailaren 29an Polizia Federalak Buenos Airesko Unibertsitatea hustu egin zuen. Noche de los Bastones Largos («makila luzeen gaua») izenaz ezagutzen da gau hura[4]. Weissmannek unibertsitatean zuen postuari uko egin zion eta ez zen 1972 arte Argentinara itzuliko. Urte haietan Txileko Unibertsitateko Zientzia fakultatean akademikoa izan zen[4].
1972tik aurrera Argentinako Energia Atomikoaren Batzorde Nazionaleko kidea da[5] eta 2001etik Fisikako Zentro Latinoamerikarrean Argentinaren ordezkaria da.[6]
Ikerlanak
Material solidoen ezaugarrien ikerketa teorikoa eta simulazio numerikoa egin ditu, eta 120 artikulutik gora argitaratu ditu honen inguruan.
Izotzaren formazioa azaltzeko egindako lanei esker hodeietan euria eginarazteko posibilitatea ikusi zen[1]. Ondoren siliziozko azalerek karbono atomoekiko duten elkarreragina aztertu zuen, bai eta fulereno dopatuengan duen elkarreragina ere.
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak