Mariam Travélé (Bamako, 1920 – ibidem, 2014ko apirilaren 14a) maliar irakasle eta politikaria izan zen. 1960tik 1968ra Maliko lehen dama izan zen, Modibo Keïta senarra presidentea izan baitzen[1].
Bizitza
Mandinga jatorrikoa, Mariam Travélé Moussa Bleni Travélé interpretearen eta Ajibiyé Mintieniren alaba zen[2].
Lehen mailako ikasketak 1931tik 1935era egin zituen Bamakoko nesken eskolan. 1939an irakasle moduan trebatu zen[1][3]. Urte bereko irailean Modibo Keïtarekin ezkondu zen. Travélé eta Keïta Sudan Frantseseko hainbat hiritan aritu ziren lanean, besteak beste Sikasson, Kabaran, Timbuktun eta Bamakon[4][5].
Mariam Travélék senarrarekin batera borroka politikoa burutu zuen[6], batez ere kolonizazioaren garaian. 1962an, Emakumeen Gizarte Batzordeko buru izan zen[4].
Modibo Keïtak emazte bat baino gehiago zituen, baina Mariam Travélék lehen damaren estatusa zuen. 1968ko azaroaren 19ko kolpe militarraren ostean, hamar urte eman zituen preso. 1978ko urtarrilaren 1ean askatu zuten[5], senarra hil eta urtebetera. Ez zioten Keïtaren hiletara joateko baimenik eman[2].
1991n, demokrazia berreskuratu ondoren, Sudango Batasuna alderdiko presidenteorde hautatu zuten[6][7].
2014ko apirilaren 14an hil zen, 94 urte zituela[1].
Erreferentziak
- ↑ a b c (Frantsesez) «L’épouse de Modibo Keita, Mariam Travélé s'est éteinte hier soir, à l'âge de 94 ans» Mali Jet 2014-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ a b (Frantsesez) «Premières dames du Mali : Le pilier caché du pouvoir» Maliweb 2017-03-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 1998-11-30) (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Frantsesez) Adam, Ba Konaré. (1993). Dictionnaire des femmes célèbres du Mali. Bamako: Jamana, 356 or..
- ↑ a b (Frantsesez) Colloque international: Genre, population et développement en Afrique. Uepa/uaps, Ined, Ensea, Iford.
- ↑ a b (Ingelesez) Imperato, Pascal James; Imperato, Gavin H. (2008). Historical Dictionary of Mali. Scarecrow Press ISSN 978-0-8108-6402-3..
- ↑ a b (Ingelesez) «Mali: Wife of Mali's first President dies» Africa in Harlem (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Frantsesez) «En 57 ans d’indépendance : Le Mali a connu 57 femmes ministres» Maliweb 2017-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
Kanpo estekak