Maria Sahlin
| Maria Sahlin | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1847ko ekainaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1926ko urriaren 29a (79 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | diseinatzailea |
Maria Sahlin (jaiotzez Persson; Tolånga, 1847ko ekainaren 15a – Göteborg, 1926ko urriaren 29a)[1][2] suediar enpresaburu eta moda diseinatzailea izan zen.
Bizitza

Per Mårtensson merkatariaren eta haren emazte Boelen alaba zen.[3] 1868ko urtarrilaren 31n Carl Petter Sahlinekin (1833-1902) ezkondu zen.[1] Bere senarrak hasieran Sahlins Konfektions AB enpresa zuzentzen zuen, eta gero finantza-galerak izaten hasi zen. Maria Sahlinek enpresak aurrez egindako haurrentzako arropa ekoizten eta saltzen hastea iradoki zuen, garai hartan Suedian ia ez baitzen eskuragarri. Enpresak ekoizten zituen puntuzko jantziak modaz pasata zeuden eta gaizki saltzen ziren.[4] Tamaina estandarizatuetarako modeloak diseinatu zituen, eta 1894an hasi zen arropa ekoizten Eslöven. 1896ko Eskandinaviako Industria eta Eskulanen Erakusketan, arropak arreta handia erakarri zuen diseinuagatik. Sahlinek diseinatutako jantzirik ospetsuena marinel jaka da, 1950eko hamarkadara arte saldu zena.[5] Sahlins Konfektions AB enpresak porrot egin zuen 1899an, eta ondoren Sahlin senar-emazteak Göteborgera joan ziren bizitzera. Han Sahlins Barnbeklädnadsmagasin denda ireki ztuen, XX. mendearen lehen erdian arrakastatsua izan zena. Maria Sahlin 1926an hil zenean, bere alaba Ellen Sahlinek hartu zuen dendaren ardura.[6]
Erreferentziak
- ↑ a b (Suedieraz) Sveriges Dödbok 1860–2016, USB, Version 7.10. Sveriges Släktforskarförbund (argitaratze data: 2016).
- ↑ (Suedieraz) «Dödsannons» Svenska Dagbladet: 2. 1926-10-30.
- ↑ (Suedieraz) Tolånga sockens födelsebok CI:4. , 365 or..
- ↑ (Suedieraz) Olsson, Eve; Ekander, Stig; Olsson, Göran. (1986). Eslöv i focus. Eslöv: Eko (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ (Suedieraz) Sallius, Ellen; Sallius, Joel. (1978). En märkeskvinna i Eslöv: Maria Sahlin och hennes barnkläder. Eslöv: Eslövs museums skriftserie (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ (Suedieraz) «Porträtt: Ellen Sahlin» Göteborgs stadsmuseum (Göteborg) (kontsulta data: 2025-12-17).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.