Maria Quintans (Lisboa, 1955 – ibidem, 2024ko ekainaren 15a) portugaldar poeta eta antzerkigilea izan zen.
Bizitza
Maria Quintans Lisboan jaio zen 1955ean[1].
Revista Inútil aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen[1]. Harem Editora, Cama de Gato Editora eta Edições Guilhotina argitaletxeen sorreran ere parte hartu zuen[2] eta han aritu zen editore gisa[3].
Hainbat poesia bilduma argitaratu zituen: Apoplexia da Ideia (2008), Chama-me Constança (2010), O Silêncio (2013), A Pata da Cabra (2014), Décimo Terceiro Andamento & Chama-me Constança (2015) eta Se me empurrares eu vo (2019). Gainera, Quintansen olerkietako batzuk Portugalgo, Brasilgo eta Espainiako aldizkari eta bildumetan argitaratu ziren[3].
Quintansek idatzitako lehen antzezlana Décimo Terceiro Andamento monologoa izan zen, 2015ean. Hurrengo urtean Este Não Sou Eu haurrentzako antzezlana idatzi zuen[1]. 2020an, A Síndrome da Culpa eta Os Demónios Não Gostam de Ar Fresco antzezlanak argitaratu zituen, azken hau Ingmar Bergmanen idazlanean oinarritua[3]. 2024an literatur egonaldi bat egin zuen Suediako Fårö uhartean, Liv Ullmann aktoreak gomendatuta, Ingmar Bergmanen bikotekide izan zena[3]. 2024ko apirilean Os Demónios Não Gostom de Ar Fresco antzezlana São Luiz antzokiko eszenatokira eraman zuten[2][4].
2024ko ekainaren 15ean hil zen, 69 urte zituela, burezur barneko aneurisma baten ondorioz[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak