Maria Pilar Zuriarrain Artola (Zizurkil, Gipuzkoa, 1953ko maiatzaren 5a) txistularia da. 2023an Euskal Herriko Txistulari Elkartearen zilarrezko domina jaso zuen. Sari hori jaso duen lehen emakumea izan da.[1]
Txistulari ibilbidea
Txikia zela hasi zen txistua jotzen ikasten herrira joan zen oso apaiz bereziari esker. Urte batzuetara, bizitzako gora beherak medio, utzi egin zuen, baina, 50 urte bete zituenean, berriro hasi zen txistua jotzen.[1]
Maria Pilar txistulari nekaezina da. Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltzen da txistua jotzen eta hainbat talderekin. 2013an Munduko Txistulariak Facebookeko taldearen ardura hartu zuen, eta 2023an 800 jarraitzaile inguru izatera heldu zen. Talde horrekin egindako lanarengatik, txistua munduan zabaltzeagatik, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak zilarrezko domina eman zion 2023an.[1]
Sariak
- 2023an Euskal Herriko Txistulari Elkartearen zilarrezko domina jaso zuen.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak