Maria Pi Ferrer

Maria Pi Ferrer
Bizitza
JaiotzaRoses1884ko ekainaren 27a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaRoses
Sète
Bartzelona
HeriotzaBartzelona1960ko azaroaren 20a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rafael Folch i Capdevila (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, akademikoa eta idazlea
KidetzaSocialist Union of Catalonia (en) Itzuli
Lyceum Club de Barcelona (en) Itzuli

María Pi i Ferrer, María Pi de Folch izenez ere ezaguna (Roses, 1884ko ekainaren 27a - Bartzelona, 1960ko azaroaren 20a), maistra, aktibista politiko, hizlari eta idazle kataluniarra izan zen.[1][2][3]

Ibilbidea

Maria Ferrer i Bertaren eta Salvi Pi i Denclar marinelaren alaba da. Ama 1856-1937 bitarte bizitu zen eta aita 1855-1937 baino lehenagoko tartean. Rosesen jaio arren, 18 urte bete arte Sèten (Okzitania) bizi izan zen, bertako Eskola Nazionalean ikasi zuelarik. Gero Magisteritza ikasi zuen eta Frantziako III. Errepublikako maistra titulua lortu ondoren irakasle lanetan hasi zen.[2][3]

20 urte zituela ezkondu zen Katalunian, Rafael Folch politikari eta idazlearekin, eta lau seme-alaba izan zituzten: Albert, Frederic, Jordi eta txikiena, Maria, Nuria izenez ezagunagoa. Pi Unió Socialista de Catalunyako kidea izan zen eta Bartzelonako Club Femení i d'Esports eta Lyceum Club-eko kide. Kataluniako Front Únic Femení Esquerrista alderdiko kide ere izan zen. Esquerra Republicanaren egunkarietan argitaratu zuen, baita La Opinion eta La Humanidad egunkarietan ere. Hauez gain, Companya i Justícia Social aldizkarietan.[1][3][4]

Bere ezagutzak eta pedagogian izandako eskarmentuak mundu guztiarentzako eskola publikoaren defentsaren zerbitzura jarri zituen. Horretarako aurka zeudenen argudioak erabili eta birformulatu zituen bere proposamena justifikatzeko. Horren lekuko idatzitako hainbat artikulu eta l'Ateneu Barcelonès-en egindako hitzaldia bera. Eremu zabaleko hizlaria izan zen. Esparru intelektualetan mugitzen zen bezala, ingurune herrikoiagoetan ere aritu zen. Pik Kataluniako hainbat herritan eman zituen hitzaldiak eta Bartzelonako Lyceum Club-ak eskaintzen zion plataforma baliatu zuen Ateneo Polytechnicum-en orientazio politikoko hitzaldi-ziklo bat antolatzeko. Hitzaldi horietatik abiatuta, Lyceum-ek berak editatutako Una visió femenina del moment present (1932) lana bildu zuen, non 1930eko hamarkadako gizarteak planteatzen zituen bost dilemak planteatzen diren[1][2][3][4]

Emakumeen auzian interesatua zegoenez, 1935ean Justicia Social aldizkarian hamar bat artikulu idatzi zituen, ekonomia eta politika saiakera txikitzat har daitezkeenak eta emakumeen ekonomia politikoaren hasierako mugarritzat har daitezkeenak. Idazlea laster konturatu zen «emakumeak bere erabateko emantzipaziorako duen eskubiderako arazoa soldatarena dela bereziki, nahiz eta beste arazo batzuek ere tartean egon». El feminisme dins l'obra de Concepció Arenal liburua ere idatzi zuen.[2][1][3]

Anna Murià idazlearekin korrespondentzia eta adiskidetasuna mantendu zituen, azken hau erbestean zegoen bitartean. Bere alaba, Nuria Folch, Joan Salesekin ezkondu zen, Mercè Rodoredaren editorearekin. Seme-alabak, berriz, medikuntzan aritu ziren, eta beste bat ingeniaria izan zen. Bere bilobetako bat, Nuria Sales, historialaria da, eta beste bat, Maria Bohigas Sales, editorea eta itzultzailea.[1][2][3][5]

Pi 1960ko azaroaren 20an hil zen Bartzelonan.[6]

Aintzatespenak

Sant Martíko "Memoria eta Genero Batzordearen" ekimenez, 2016an, zazpi pedagogori buruzko ikerketa bat hasi zen, Bartzelonako Izendegian sartzeko. 2019an onartua izan zen proposamena eta behin betiko aldeko txostena 2021ean eman zen. Batzordea lau emakume-erakundez osatua zegoen: Associació Àmbar Prim, Grup L'Amigat, Grup de Dones del Foment Martinenc eta Associació de Televisió del Clot. Ondorioz, 2022ko martxoaren 8an, Bartzelonako hiriak Maria Pi Ferrer lorategiak eskaini zizkion San Martin barrutiari, Felipe de Malla, Otranto eta Ferrer Bassa kaleen artean.[6][7][8][9]

Lana

  • Una visió femenina del moment present (1932).[4]
  • El feminisme dins l'obra de Concepció Arenal.[10]

Erreferentziak

  1. a b c d e «Diccionari Biogràfic de Dones - Biografia 4097» dbd.vives.org.
  2. a b c d e «María Pi Ferrer | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es.
  3. a b c d e f Gènere, Comissió Memòria i. (2022-03-13). «MARIA PI FERRER» Comissió Memòria i Gènere.
  4. a b c Roca, Francesc. «Les 5 perplexitats de Maria Pi - 24 maig 2015» L'Econòmic.
  5. Persona - Folch Pi, Alberto (1905-1993). .
  6. a b «El nomenclátor barcelonés se feminiza con siete jardines dedicados a pedagogas» ElNacional.cat 2022-03-08.
  7. «Maestras y pedagogas» Sant Martí 2024-08-29.
  8. Diario, Barna. (2022-03-09). Siete placas conmemorativas para pedagogas en el Besòs i el Maresme. .
  9. DECRET D'ALCALDIA S1/D/2021-591 de 23 de juliol, d'aprovació de la denominació dels carrers de Barcelona.. .
  10. (Gaztelaniaz) Gènere, Comissió Memòria i. (2022-03-13). «MARIA PI FERRER» Comissió Memòria i Gènere (kontsulta data: 2025-11-27).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.