Maria Mazzarello
| Maria Mazzarello | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mornese, 1837ko maiatzaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Nizza Monferrato, 1881eko maiatzaren 14a (44 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | religious sister (en) |
| Santutegia | |
| Maiatzaren 13a | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Erlijio-ordena | Andre Maria Laguntzailearen Alaben Institutua |
Maria Domenica Mazzarello (Mornese, 1837ko maiatzaren 9a – Nizza Monferrato, 1881eko maiatzaren 14a) italiar lekaimea izan zen, Maria Laguntzailearen Alaben Institutuaren sortzailea[1]. Pio XII.ak santu aitortu zuen 1951n. Haren jaieguna maiatzaren 14an ospatzen da.
Bizitza
Maria Mazzarello Piemonteko Mornese herrian jaio zen, 1837ko maiatzaren 9an, nekazari familia batean. 15 urte zituenean, Maria Sortzez Garbiaren Alaben Elkartean sartu zen, Domenico Pestarino erretorearen bitartez. Enganamendu handiz bizi izan zuen kristau fedea elkarte horretan, eta herriko nesken arteko apostolutzari lotu zitzaion. 23 urte zituelarik, tifusa harrapatu zuen; harrezkero aski osasun pattala izan zuen[2].
1864an Don Bosco ezagutu zuen, eta 1872an bat egin zuten Andre Maria Laguntzailearen Alaben Institutua sortzeko; salestarrak Turinen mutilekin egiten ari ziren lana edo antzekoa neskekin egitea zen haien asmoa. Institutua laster garatu eta hedatu zen,[2] eta Maria Mazzarello izan zen ama nagusia, 1881eko maiatzaren 14an hil zen arte[2]. 1938ko azaroaren 20an dohatsu aitortua izan zen, eta 1951ko ekainaren 24an Pio XII.ak kanonizatu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Maria Mazzarello, On Bosco-ren arima bikia. salesianosbarakaldo.net (kontsulta data: 2017-1-28).
- ↑ a b c Don Boscok Andre Maria Laguntzailearen Alabekin bat egiten du. salesianos.es (kontsulta data: 2017-1-28).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.