Maria Josefa Navascues Merino (Errenteria, Gipuzkoa, 1924ko otsailaren 1a – 2011ko urtarrilaren 13a) erraketista profesionala izan zen. Pepita izengoitiaz jokatu zuen, aurrelari postuan, Donostiako, Sabadellgo, Bartzelonako eta Tortosako frontoietan.[1]
Biografia
Maria Josefa, bere herrikide Agustina Otaola bezala, erraketista profesionala izan zen. 1943eko urtarrilaren 17an kantxaratu zen eta 1949ra arte jokatu zuen Donostiako Gross frontoian, Sabadellgo Salbadell frontoian, Tortosako Tortosan eta Bartzelonako Sol y Sombra eta Nuevo Mundo frontoietan..
Aitzindariak
Emakume kirolari aitzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak