Maria Fullana i Montoro

Maria Fullana i Montoro

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Fullana i Montoro
JaiotzaValentzia1958ko ekainaren 16a (66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, itzultzailea eta katedraduna

Maria Fullana i Montoro (Valentzia1958ko ekainaren 16a) Maria Fullana izenez ezagunagoa, poeta, narratzaile, itzultzaile eta irakasle ohia da.[1][2]

Ibilbidea

Filologia hispanikoan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean 1980an, eta katalanezko bigarren hezkuntzako maistra aritu da profesionalki.[2] Poesiaren arloan argitaratu dituen lanen artean, Cants mimètics (1986), I escadussers (1987), Blues (1989) i Ícara (1990); Paisatge emergent. Trenta poetes catalanes del segle XX (1999) i en Contemporànies. Antologia de poetes dels Països Catalans (1999), besteak beste.

Narratzaile gisa, hainbat narrazio-lan idatzi ditu, hala nola Contes feiners (1990) i Joc de dames (1992), baita haur literaturako Bon viatge fa la cadernera (1995). lan kolektiboetan ere parte hartu du Premis de poesia Senyoriu d'Ausiàs Marc (1997) eta Microsexe poesia sarietan (1998).

1986an "Manuel Rodríguez Martínez de Poesía d´Alcoy" saria jaso zuen, Cants mimètics lanagatik, eta 1988an Senyoriu d'Ausiàs March saria, Blues lanagatik.[2][1]

Saiakeraren arloan, Pensades argitaratu zuen, aforismoen bilduma bat, 2019an (Neopàtria argitaletxea).

Erreferentziak

  1. a b «Maria Fullana i Montoro» Diccionari Enciclopèdic de la Literatura Catalana.
  2. a b c «Fullana, Maria» Institució de les Lletres Catalanes (ILC).

Kanpo estekak

Biografia
Valentziako Erkidegoa
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.