Maria Feodorovna (errusieraz: Мария Фёдоровна; Sttetin, Prusiako Erresuma, 1759ko urriaren 25a - Pavlovsk jauregia, San Petersburgo, 1828ko azaroaren 5aGreg./urriaren 24aJul.) Errusiako enperatriz ezkontidea izan zen 1796tik 1801era.
Sofia Dorotea Württenbergekoa Frederiko II.a Eukeni Württenbergekoa dukearen eta Frederika Brandenburg-Schwedtekoa printzesaren alaba izan zen. 1776an Paulo I.a Errusiakoa enperadorearekin ezkondu zen, hura alarguna baitzen. Ezkontzean kristautasun ortodoxora bihurtu zen eta Maria Feodorovna izena hartu zuen. Ezkontzak hamar seme-alaba izan zituen, Alejandro I.a eta Nikolas I.a enperadoreak barne. 1797an koroatu zuten senarrarekin batera. Senarraren hilketaren ondoren, karitatera dedikatu zen, jauregi inperialak birmoldatu zituen eta seme-alabei aholkatu zien. Napoleon Bonaparteren aurkako herrialdeekin harremanak ezartzea ere babestu zuen.