Maria Domènech i Escoté (Alcover, Alt Camp, 1874 — Bartzelona, 1952ko urtarrilaren 27a) idazle katalan bat izan zen. Maria Domènech de Cañellas goitizenaz sinatzen zuen.
Biografia
Aita hil zitzaion 8 hilabete zituela, eta hiru urterekin Tarragonara joan zen bizitzera. Han hainbat aldizkaritan parte hartu zuen, adibidez, La Patria edo Camp de Tarragona-n, Josep Miralles ezizenarekin.[1]
1910ean Bartzelonara joan zen bizitzera senarrarekin— Francesc Cañellas mediku tarragonarra— eta haren bi seme-alabekin. Orduantxe ekin zion bere literatura-ibilbideari eta gizarte-jarduerari.
Hainbat aldizkaritan parte hartu zuen, hala nola, Or i Grana, La Tralla, Feminal, El Poble Català, Renaixement edo La Veu de Catalunyan.[1]
Francesca Bonnemaison, Dolors Monserdà eta Carme Karr-ek emakumearen sustapenerako eta prestakuntzarako bultzatu zuten mugimendu filantropikoan parte hartu zuen.[2]
Katalunia osoan eta Madrilen emakumearen eta haren langile izaeraren aldeko hainbat hitzaldi eman zituen. 1912an Federació Sindical d'Obreres (euskaraz: «Emakume Langileen Federazio Sindikala») erakundea sortu eta zuzendu zuen. Federazioak emakumeei kulturarako eta hezkuntzarako sarbidea erraztea eta langile gisa dituzten eskubideak defendatzea zuen helburu.[1]
Obrak
Eleberria
- Neus (1914)
- Contrallum (1917)
- Els gripaus d'or (1919)
- Herències (1925)
- Él... (1925)
Poesia
- Al rodar del temps (1946)
- Vers i Prosa (1915)
Bartzelonako Lore Jokoetan[3] aurkeztutako lanak
- Mireia (1915), Flor Natural (Jokoetan ematen ziren hiru sarietako bat) sarirako 1. akzesita.[4]
- La Santa mà (1916)
- Varena (1917)
- Alda i Roland (1920)
- Liberació (1934)
- Pels voltants de la Seu (1934)
Narrazioak
Antzerkia
- El sant de la senyora Mercè (1918)
- A Tientas (1922)
Erreferentziak
Kanpo estekak