Maria Carta (Siligo, Sassari, 1934ko ekainaren 24a – Erroma, 1994ko irailaren 22a) abeslari eta idazle sardiniarra, Sardiniako musika tradizionalaren izen handi bat izan zen. Musika mota hori Italiatik haratago eraman zuen.[1]
Biografia
Arlo oso desberdinetan aritu zen Maria Carta. Poesian 1975an sardinieraz idatzitako liburua plazaratu zuen. Filme eta antzerki obra askotan hartu zuen parte. Sardiniako musika tradizionalaren barruan Maria Cartak cantu a chiterra (gitarrarekin abestua), Sardiniako gregorianoa, seaska kantak, gossoak e.a. abestu zuen. 1976an Erromako Udalarako Alderdi Komunistaren zerrendetan aukeratua izan zen eta 1981 arte aritu zen. 1985an Targa Tenco saria eman zioten. 1991an Italiako Gobernuak Italiar Errepublikako Merituaren Ordena eman zion. 1994an, 60 urte zituelarik, minbiziaz hil zen.[2]
Obra
Liburuak
- 1975: Canto rituale (poesia)
- 1971 Sardegna canta
- 1971 Ninna nanna / Muttos de amore
- 1971 Adiu a mama / Antoneddu Antoneddu
- 1971 Trallallera corsicana / La ragazza moderna
- 1971 Paradiso in Re
- 1973 Nuovo maggio/ Funerale di un lavoratore
- 1974 Dilliriende
- 1974 Amore disisperadu / Ave Maria
- 1974 Dies Irae
- 1975 Diglielo al tuo Dio / Nuovo maggio
- 1975 Maria Carta
- 1976 Vi canto una storia assai vera
- 1976 La voce e i canti di Maria Carta vol.1
- 1976 La voce e i canti di Maria Carta vol. 2
- 1978 No potho reposare / Ballada ogliastrina / Muttettu
- 1978 Umbras
- 1980 Haidiridiridiridiridinni
- 1984 Maria Carta concerto dal vivo
- 1981 Sonos ‘e memoria
- 1984 Sonos ‘e memoria
- 1992 Chelu e mare
- 1993 Le memorie della musica
- 1993 Muttos ‘e amore
- 1993 Trallallera
- 2002 Sardegna canta
Antzerkia
Erreferentziak
Kanpo estekak