Margarida Abril (Argentona, Katalunia, 1910eko abuztuaren 6a – Mataró, 2003ko abuztuaren 13a) Kataluniako politikari komunista izan zen. 1936an Kataluniako Alderdi Sozialista Batuan (PSUC) sartu zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Frantziara erbesteratu zen. 40ko hamarkadaren amaieran itzuli zen, eta Josep Serradell bikotekidearekin batera, alderdiaren berrantolaketan parte hartu zuen.
1982an, PSUCtik kanporatutako marxista-leninista sektoreko beste kide batzuekin, Partit dels Comunistes de Catalunyan (PCC) sartu zen, eta Batzorde Nagusiko kide izan zen.
Ohoreak
- Cjc-joventut komunistetako genero borrokako taldeak bere izena darama.
- Buruzagi historiko hau 2003. urtean hil zenean, agur ekitaldian, Kataluniako eta Espainiako komunismoaren ordezkari nagusiek omendu zuten.
- Jaioterriko kale batek bere izena darama.
Kanpo estekak