Margaret Thomson Janvier

Margaret Thomson Janvier
Bizitza
JaiotzaNew Orleans, 1844
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMoorestown Township (en) Itzuli, 1913 (68/69 urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, haur literaturaren idazlea eta idazlea

Margaret Thomson Janvier (New Orleans, 1844ko otsaila – Moorestown, 1913ko otsaila)[1], Margaret Vandegrift izengoitiaz ere ezaguna, estatubatuar poeta eta haur literaturako idazlea izan zen.

Bizitza

Francis de Haes Janvier eta Emma (Newbold) Janvierren alaba, Margaret Thomson Janvier New Orleansen jaio zen, Louisiana estatuan[2]. Thomas Allibone Janvier idazlearen arreba zen[3]. Lehenengo ikasketak etxean egin zituen eta geroagokoak ikastetxe publiko batean. 1859an Moraviar Anaiarteak zuzendutako nesken barnetegian sartu zen[4]. Helduaro gehiena Moorestownen (New Jersey) eman zuen[1].

1880 inguruan hasita, haur eta gazteentzako poesia, abenturazko eleberriak eta ipuinak argitaratu zituen[1]. Bere idazlana askok zailtasunak gainditzen dituzten protagonista ausartak dituzte —askotan neskak—[1]. Garai hartako kritikariek «haurren entretenitzaile xarmangarriena» gisa deskribatu zituzten bere liburuak[5], eta bere bi liburu E. B. Bensellek ilustratu zituen.

Liburuak argitaratzeaz gain, St. Nicholas Magazine, Harper's Young People, eta Century Magazine bezalako aldizkari ezagunetarako idatzi zuen[1]. Bere poema bat, Little Wild Baby, gizon zuri baten eta beste arraza bateko emakume baten arteko harremana aipatzen duena, orduko literatur aldizkari nagusiek baztertu zuten[6].

Lan hautatuak

  • Clover Beach (1880)
  • Under the Dog Star (1881)
  • Holidays at Home (1882)
  • The Queen's Body Guard (1883)
  • The Absent-Minded Fairy, and Other Verses (1884, E. B. Bensellek ilustratuta)
  • Doris and Theodora (1884)
  • Little Bell and Other Stories (1884, E. B. Bensellek ilustratuta)
  • Rose Raymond's Wards (1885)
  • Ways and Means (1886)
  • The Dead Doll, and Other Verses (1888)
  • Little Helpers (1888)
  • Umbrellas to Mend (1905)

Erreferentziak

  1. a b c d e (Ingelesez) Schwartz, Helen J. «Janvier, Margaret Thompson» Encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
  2. (Ingelesez) Derby, George; White, James Terry. (1904). «Janvier, Margaret Thomson» The National cyclopaedia of American biography, being the history of the United States as illustrated in the lives of the founders, builders, and defenders of the republic, and of the men and women who are doing the work and moulding the thought of the present time. 12 New York: J.T. White, 460 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
  3. (Ingelesez) Turner, Michael R. (1992). Victorian Parlour Poetry: An Annotated Anthology. New York: Dover Publications, 194 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
  4. (Ingelesez) Smith, Jewel A. (2008). Music, Women, and Pianos in Antebellum Bethlehem, Pennsylvania: The Moravian Young Ladies' Seminary. Associated University Presse, 134 or..
  5. (Ingelesez) «Contemporary Literature» The Universalist Quarterly and General Review 26: 114. January 1889.
  6. (Ingelesez) Keetley, Dawn. «19th Century Women's Poetry: Margaret Thomson Janvier (1844-1913)» Society for the Study of American Women Writers (Lehigh University) (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).

Kanpo estekak