Manuel Irurita Almandotz (Larraintzar, 1876ko abuztuaren 19a – Montcada i Reixac, 1936ko abenduaren 3a) nafar apaiz eta gotzaina izan zen. Lleida eta Bartzelonako gotzaina izan zen.
Lekarozko ikastetxean eta Iruñeko apaiztegian ikasi ondoren, apaiz bilakatu zen Valentzian. 1926an Lleidako gotzain izendatu zuten.
Espainiako Gerra Zibila piztu zenean ezkutatu zen baina milizianoek topatu eta atxilotu zuten. Espainiako Gobernuak Montcada i Reixacen hil zutela dioen arren, badaude datua zalantzan jartzen duten adituak.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak