Manuel Altolaguirre (Málaga, 1905eko ekainaren 29a - Burgos, 1959ko uztailaren 26a) espainiar poeta izan zen. 27ko Belaunaldiko olerkari-taldekoa. Orduko poesiarako funtsezkoa izan zen Litoral aldizkariaren argitaratzailea, beste zenbait aldizkari- eta poesia-bildumarekin batera. Gerra ostea Kuban eta Mexikon igaro zuen. Haren poesian nabaria da Juan Ramón Jiménez eta Pedro Salinasen eragina. Altolaguirreren idazlanen artean nabarmentzekoak dira: Las islas invitadas (1926), Ejemplo (1927), Poesía (1931), Soledades juntas (1931). Erbestean beste zenbait poema-liburu argitaratu zituen: Fin de un amor (1949), Poemas de América (1955). Abangoardismo arrastorik aurkitzen ez den poeta honen olerkigintzaren ezaugarri nagusia musikaltasuna da.
Erreferentziak