Mantouxen testa[1], Mantouxen erreakzioa[2] edo tuberkulinaren proba pertsona batek bazilo tuberkulosoaren zatiki proteikoz osaturiko aterakinei dien sentikortasun-maila adierazteko egiten den azalbarneko proba da. Aterakina izan daiteke landu gabea (tuberkulina zaharraren kasuan gertatzen zen bezala) edo araztua (PPDaren kasuan bezala).[3] Tuberkulosiaren aurkako txertoa (BCG) jaso duten pazienteen kasuan, 15 mm baino gehiagoko erreakzioa izatea testaren emaitza anormaltzat jotzen da; GIB duten pazienteentzat, eta positibotzat jotzen da edozein tamainatako iniraupenaren aurreko erreakzioa.