Maizpide euskaltegi-barnetegia helduen euskara irakaskuntzan diharduen euskaltegi eta barnetegia da, Dionisio Amundarain eragile nagusi zelarik 1988an sortua. Lazkaon dago (Gipuzkoa), eta HABEren jabetzakoa da. Izena, ondoan duen Maizpide baserritik hartu zuen. Euskaraz hitz egiten, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kultura ezagutzeko eta sakontzeko aukera eskaintzea da Maizpide euskaltegiaren zeregina. Gipuzkoako euskaltegi handiena eta ospetsuena da, eta Euskal Herriko barnetegi nagusietako bat.[1][2][3][4]
Erreferentziak
Kanpo estekak