Maitemin (espainieraz Mal de amores) Julio Romero de Torres margolari andaluziarraren margolana da. 1905 inguruan margotua, margolariaren eskuetan egon zen hura hil arte. 1989an Andaluziako gobernuak erosi zuen, Romero de Torres bildumarekin batera eta bilduma osoa Kordobako Arte Ederren Museoan kokatu zen eta gaur egun han ikus daiteke.
Azterketa
Margolanean adin desberdinen hiru emakume ikusten diraː haur bat, emakume bat eta zahar bat; modelo gisa hiloba, emaztea eta etxeko neskamea erabili zituen hurrenez hurren. Eszena margolariaren etxeko patioan kokatzen da.
Irudia malenkoniaz josita dago. Haurrak burua amonaren gainean jarri du eta lotan dagoela ematen du. Amona, bitartean, aulki batean eserita, zutik dagoen alabari begira dago. Margolanaren dramatismoa emakume horrengan biltzen da, batez ere ikusleari begira dauden begietan, oso irekiak, zain-adiak eta, halaber, tristeak; emakumea itzalen azpian dago nahiz eta eguna, atzean ikusten den lorategiaren arabera, eguzkitsua eta argitsua izan. Orokorrean, oso eszena lasaia izango litzateke emakume horren irudia egongo ez balitz. Margolanak emakumearen hiru adinen gaia aztertzen du, Joaquín Sorolla margolariaren eragin garbiaz.[1]
Atzean lorategi bat susmatu daiteke, zehaztasun gutxiez adierazia.
Erreferentziak
Kanpo estekak