Maine etxea Lezon dagoen XVI. mendeko eraikina da, Lezoko Goiko plazako 6. zenbakian kokatzen dena[1].
Ezaugarriak
Etxeak oinplano laukizuzena du eta estalkia bi isurikoa. Karga horma perimetralak harlangaitzezkoak dira, harlanduzko izkinak dituzte lau angeluetan, eta egurrezko egitura, erdian lau zutabe dituena. Fatxada nagusitik beheko solairura sartzen da eta albokotik lehen solairura. Hirugarren eta laugarren solairuetara iristeko, pasabide bat erabili behar da Goiko plazatik.[2]
Ondarea
Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Argazki galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak