Maggiore[1] (italieraz: Lago Maggiore, "Aintzira Nagusia" edo Verbano, piemonteraz: Lagh Magior, lombardieraz: Lach Magiur) Alpeen hegoaldeko isurialdean kokatutako aintzira da. Italiako Lonbardia eta Piemonte eskualdeetan eta Suitzako Ticinoko kantonamenduan hedatzen da.
212 km²ko azalera dauka eta Italiako bigarren aintzirarik handiena da.
Inguruko udalerriak
Locarnoko udalerriak izena ematen dio Suitzako aldean. Alde italiarrean, Verbania, Luino eta Arona dira udalerri nagusiak.
Uharteak
Bella, Madre, Pescatori (edo Superiore) eta San Giovannirenak Piemonte aldeko uharteak dira ("Isole Borromee"). Ticinokoak San Pancrazio (edo Grande) eta Sant’Apollinare (edo Isolino) ditugu eta Partegora Lonbardiakoa.
Erreferentziak
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
Ikus, gainera
Kanpo estekak