Maelstrom itsaslasterra[1]NorvegiakoLofoten artxipelagoaren hegoaldeko kostaldeko ur-zurrunbilo handi bat da.
Lofoten uharteetako Sorland eta Væroy uharteen artean dago, 67°48′05″N12°47′49″E / 67.80139°N 12.79694°E / 67.80139; 12.79694 latitudean. Bi uharte horien arteko itsaslasterra (Moskenstraumen) zeharkatzen duten itsaslaster indartsuen eta marea handien eraginez sortzen da. Itsaslaster eta kontralaster multzo bat da, olatu handiekikoa, 18 bat km-ko luzera duena.[2]
Antzina, oso arriskutsua zen nabigaziorako. Edgar Allan Poek eta Jules Vernek ozeanoaren hondoraino iristen zen zurrunbilo erraldoi gisa deskribatu zuten.