Madrilgo metropoli-eremua Iberiar penintsularen erdialdean kokatuta dago, eta Madrilgo hiriaren inguruan zabaltzen da. Espainiako metropoli-eremu nagusia da, eta Europar Batasuneko hirugarrena, Londres eta Pariskoaren atzetik. 6.5 milioi biztanle inguru ditu, 4.609,7 km²-ko azalera duelarik.
Madrilgo metropoli eremua bi gunetan banatu ohi da:
- Lehen eraztuna (primera corona): Alcorcón, Leganés, Getafe, Móstoles, Fuenlabrada, Coslada, Alcobendas eta Pozuelo de Alarcón
- Bigarren eraztuna (segunda corona): Villaviciosa de Odón, Parla, Pinto, Valdemoro, Rivas-Vaciamadrid, Torrejón de Ardoz, Alcalá de Henares, San Sebastián de los Reyes, Tres Cantos, Las Rozas de Madrid, Majadahonda eta Boadilla del Monte
Kanpo estekak