Madrilgo hilerri zibila Espainiako Madril hiriko hilerri bat da. Ekialdeko nekropoliaren zati da, La Almudenako hilerriarekin (Vicálvaro errepide zaharrak eta ondoren Daroca etorbideak bereizten dute) eta Madrilgo hebrear hilerriarekin batera. 1884an inauguratu zuten.