Maddi Zubeldia Arozena (Donostia, 1961eko apirilaren 12a) euskal kantari, idazle eta antzerkilaria da.
Biografia
Donostian sortua 1961an, Irunen bizi izan da 6 urtez, familiarekin batera Frantziako Landetako Mézos herrira bizitzera joan aitzin. 11 urte zituelarik familia Ziburun jarri zen.[1]
Ofizioz irakasle da, lehenik Azkainen, ondotik Hendaia, Urruña eta berriro Azkaingo ikastoletan.[1]
Baltsan elkarteko kidea da eta Euskaraldia eta gero Ziburuko euskal liburu eta disko azoka Argia aldizkariarekin batera antolatzen dihardu.[2]
Kantaria
Betidanik familia eta lagun giroan kantatu izan zuen, halako batean Azkaingo Serres auzoko kaperan lehen kantaldia eman zuen arte. H-eden taldeko kantaria da. Talde horrekin bi disko plazaratu ditu : hamaika aztarna (2013) eta Intimitartean (2015).[3] Zimurrak baleki (2019) diskoa ere bakarlari gisa plazaratu du belarri disketxe berriarekin elkarlanean.
Idazlea
Lehen eleberria Deserria haurtzaro (Elkar, 2017) bere bizi pertsonalean ezagutu duen deserriaren gaia lantzen du[4] eta eleberria 111 Akademia Sariko finalistetan sailkatu zen.[5]
Poema bilduma batean kolaboratu du euskarazko partean, Immersion/ Murgiltze (Zortziko, 2018)
Erran gabe doa (Elkar, 2019) bigarren eleberrian, harremanak arakatzen ditu, isilpean gordetzen direnak eta erraten direnen arteko sarean harrapatuta dauden familia bateko kideen gorabeherak kontatuz.
Hamarreko txikia bilduman, Udalbiltzako beka lortu eta idazle egonaldiaren ondotik, Gollebarren erroak luze ipuin luzea Ziortza Bolibar herriari eskainia.
Antzerkia
2018an, berak idatzitako antzerki batean ari da: Oroitzen naizeno, Alzeheimer eritasunaren gaia jorratzen duen lan bat.[6]
Haurrentzat
Amalurra opor beharretan da ipuin musikatua (Ikas, 2020) Xano Halsouetek musika konposaturik.
2021, Ipuina ikusgarri bilakatzen da.
2023an, Makilakixki! ikusgarria.
Ipuin kontari
Ipuin kontatzen ari da erregularki Ziburun.
2023an, Aña Ziburuko herriaren bestetako pertsonaia sortu da eta haren ipuina idazten du. Ipuina idatzi eta kondatzen du Ixabel Milletekin batera 2024an.
2024an, Sarako leizean Haize leizean (Elise Dillet eta Antton Harrinordoki) liburua abiapuntutzat hartuz, Oskolaren azpian kontakizun musikatua nerabeei zuzendua.
Zinema
2024an, Begi erreak labur metraian aktore.
Lanak
Eleberriak
Kantua
Antzerkia
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak