Macaria Iriarte (Santikurutze Kanpezu, 1901eko apirilaren 8a - Santikurutze Kanpezu, 1992). Ipuin eta kontakizun folklorikoen ipuin-kontalaria eta jakintsua.
Macariak jasotako kontakizunak Cuentos populares de Kanpezu. Recogidos de boca de Macaria Iriarte liburuan jaso zituzten.[1]
Biografia
Santikurutze Kanpezun[1][2] edo Ataurin[3] jaio zen 1901ean.[2]
Emakume irakurzalea eta kultua zen. Bere inguruko ipuinak eta kontakizunak jasotzen zituen eta tokiko kultura eta tradizioak gorde eta zabaldu zituen.
Oso gazterik alargundu zen eta sei seme-alabak hazi zituen ia bakarrik.[2]
Herriko emagina zen eta "mondonguera", alegia, txerribodetan laguntzen zuena herrian.[2]
Oroigarriak
Santikurtzen Kanpezun enparantza batek darama bere izena 2019ko ekainak 21etik[2] eta ipuin sariketa batek ere bai.[4]
Erreferentziak
Bibliografia
Cuentos populares de Kanpezu. Recogidos de boca de Macaria Iriarte (Recopilación, prólogo y estudio de Carlos González Sanz). Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 1993.
Kanpo estekak