Mabel Purefoy FitzGerald

Mabel Purefoy FitzGerald
Bizitza
JaiotzaPreston Candover1872ko abuztuaren 3a
HeriotzaOxford1973ko abuztuaren 24a (101 urte)
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfisiologoa

Mabel Purefoy Fitzgerald (Preston Candover, 1872ko abuztuaren 3aOxford, 1973ko abuztuaren 24a) britainiar fisiologo eta patologo klinikoa izan zen, arnasketaren fisiologian egindako lanagatik ezaguna.[1] Amerikako Fisiologia Elkarteko bigarren emakume kidea izan zen 1913an.[2][3]

Ibilbidea

Mabel Fitzgerald 1872an jaio zen Preston Candoverren, Basingstoketik gertu. Etxean hezia izan zen, bere garaian emakumezkoen goi eta erdi mailako klasean ohikoa zen zerbait. 1895ean gurasoak hil zitzaizkion eta Mabel Oxfordera joan zen bizitzera bere ahizpekin batera, 1896an.[1] Modu autodidaktan hasi zen kimikako eta biologiako ikasketak egiten, liburuetatik abiatuta. Horrez gain, 1896 eta 1899 artean Oxfordeko Unibertsitatean klaseetara joaten hasi zen, nahiz eta orduan emakumeak ezin ziren graduatu. Kopenhageko Unibertsitatean, Cambridgeko Unibertsitatean eta New Yorkeko Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak.[4]

Fitzgerald Francis Gotchekin hasi zen lanean Oxfordeko fisiologia sailean. Gotchek Royal Society-k 1906an Fitzgerald-en artikulu bat argitaratzen lagundu zuen.[4] 1904tik, Fitzgeraldek John Scott Haldanerekin lan egin zuen giza birikan karbono dioxidoaren tentsioa neurtzen. Pertsona osasuntsuen eta gaixoen arteko desberdintasunak aztertu ondoren, biek altitudeak arnasketan dituen ondorioak ikertzen jarraitu zuten; lan horren bidez ezagunagoak dira. Fitzgeraldek karbono dioxidoaren eta hemoglobinaren tentsioaren altuerako aklimatazio-efektuei buruz egindako behaketak gaur egun ere onartzen dira.[1][2]

1907an, Fitzgeraldek Rockefeller mugikortasun beka bat lortu zuen, eta horri esker New Yorken eta Toronton lan egin ahal izan zuen.[4] 1911n, C. Gordon Douglasekin eta beste zientzialari askorekin batera, John Scott Haldanek zuzendutako espedizio batean parte hartu zuen, goi altitudeetako giza arnasketa ikertzeko.[5] 1913ko udan, Ipar Carolinan, 43 egoiliar helduren arnasketa eta odolaren neurketak egin zituen, Apalatxeen hegoaldeko katean hiru kokaleku desberdinetatik aukeratuak.[6]

Fitzgerald 1915ean itzuli zen Erresuma Batura patologo kliniko gisa lan egitera Edinburgoko erizaindegian, Lehen Mundu Gerraren ondorioz hutsik geratu zena.[2] Ez zuen artikulu gehiago argitaratu eta fisiologia komunitatetik at mantendu zen, 1930ean Oxfordera itzuli ondoren ere.[4] 1961ean, Haldaneren jaiotzaren mendeurrenean, bere lana berraurkitu zen. 1972an, 100 urte zituela, ohorezko unibertsitate-gradua jaso zuen Oxfordeko Unibertsitatean, hango eskoletara joan eta 75 urtera.[7][8] Fisiologia Elkarteko kide ere izendatu zuten.[1]

Argitalpenak

Bere argitalpenak (Nachlass) Bodleiar Liburutegian daude.[9]

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) «FitzGerald, Mabel Purefoy (1872–1973), physiologist and clinical pathologist» Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-57537. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-08-03). «Mabel Purefoy FitzGerald, fisióloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  3. (Ingelesez) Appel, Toby A.; Cassidy, Marie M.; Tidball, M. Elizabeth. (1987). Brobeck, John R. ed. «Women in Physiology» History of the American Physiological Society: The First Century, 1887–1987 (Springer): 381–390.  doi:10.1007/978-1-4614-7576-7_14. ISBN 978-1-4614-7576-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  4. a b c d (Ingelesez) Harvey, Joyce; Ogilvie, Marilyn. (2000-07-27). The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives from Ancient Times to the Mid-Twentieth Century. Taylor & Francis ISBN 978-0-203-80145-1. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  5. West, John B.. (2012-01). «Centenary of the Anglo-American high-altitude expedition to Pikes Peak» Experimental Physiology 97 (1): 1–9.  doi:10.1113/expphysiol.2011.058776. ISSN 1469-445X. PMID 21948193. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  6. FitzGerald, M.. (1914-09-15). Further Observations on the Changes in the Breathing and the Blood at Various High Altitudes. Royal Society of London (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  7. «Lakeland Ledger - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  8. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2018-08-23). «Mabel Purefoy FitzGerald, la fisióloga que cumplió 100 años esperando su título académico» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  9. (Ingelesez) svenjakunze. (2016-03-03). «The Mabel FitzGerald Archive, or: An extraordinary woman» Archives and Manuscripts at the Bodleian Library (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).

Kanpo estekak