Léon Bérard (Salbaterra Bearno, 1876ko urtarrilaren 6a - Paris, 1960ko otsailaren 24a) frantziar abokatu eta politikaria izan zen, GRDko kidea. 1904an jaioterriko alkate hautatu zuten. 1912an Raymond Poincarék Ministro izendatu zuen. 1936ra arte Gobernuan izan zen. 1934 eta 1940 artean Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea izan zen.