Luzio Oktavio (latinez: Lucius Octavius; c. K.a. 116 – K.a. 74) Erromatar Errepublikako politikari bat izan zen.
Oktavio ziur aski Gneo Oktavioren semea zen (K.a. 87an kontsula izan zena) eta Gneo Oktavioren biloba (K.a. 128an kontsula izan zena)-
Oktavio K.a. 165ean kontsula izan zen bere birraitona Gneo Oktaviok eraikitzea agindu zuen Palatinoko luxuzko etxe batean bizi zen.
- K.a. 75ean kontsul aukeratua izan zen Gaio Aurelio Kottarekin batera. Aurreko urteko kontsuletako bat, hau ere Gneo Oktavio izenekoa, ziuraski bere lehengusua izan zen.
- K.a. 74an prokontsul izendatua izan zen eta Zilizia probintziako gobernua eman zitzaion. Baina Oktavio urte hasieran hil zen, bere probintziara iritsi aurretik.