Luz Rebeca Cruz Tévez (Cusco, 1973ko urriaren 10a) perutar psikologo eta politikaria da. 2018tik 2019ra, Peruko kongresukidea izan zen, Benicio Ríos Ocsa ordezkatuz.
Bizitza
Cuscon jaio zen 1973ko urriaren 10ean. Maranuran, Cuscon eta Liman egin zituen lehen eta bigarren mailako ikasketak. 1984 eta 1999 artean psikologia ikasi zuen Inca Garcilaso de la Vega unibertsitatean. 2011 eta 2015 artean zuzenbidea ikasi zuen unibertsitate berean. 2005tean haur eta nerabeen psikologiako masterra egin zuen, eta 2013an ingurumen eta garapen iraunkorreko masterra. Sektore pribatuan zein publikoan aritu zen lanetan[1].
2005 eta 2009 artean Alderdi Kristau Popularreko kidea izan zen. 2013an Aurrerapenerako Aliantza alderdian sartu zen[2].
2018ko apirilean, Jimmy Manchego Cuscoko epaileak zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zion Benicio Ríos Ocsari. Epai hori, maiatzean, Cuscoko Auzitegi Nagusiak berretsi zuen. Abuztuaren 23an, kongresukide kargua galdu zuen[3]. 2018ko irailean, Luz Cruz Tevez izendatu zuten kongresukide haren ordez[4][5]. Bere kargua 2019ko irailaren 30ean amaitu zen, Martín Vizcarra presidentearen aginduz Errepublikako Kongresua desegiteagatik.
Erreferentziak
Kanpo estekak