Lurrak izenarekin Eduardo Txillida artistaren eskultura batzuk izendatzen dira, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan artista donostiarrak egin zituenak zenbait sortatan. Euskarazko izenarekin dira ezagunak beste hizkuntza batzuetan ere.
Terrakota[1] edo txamota[2] (adreilu txikituetatik lortzen den materiala) erabili izan zituen Txillidak lan hauek egiteko, konpaktazio eta berotze teknika desberdinak aplikatuz; adibidez, elementuak labetik pasatuta.
Erreferentziak
Kanpo estekak