Luis María Ugalde Olalde (Bergara, 1938ko abenduaren 2a) euskal-venezuelar teologo eta historialaria da. Andrés Bello Unibertsitate Katolikoko errektorea izan zen 1990 eta 2010 artean. 1997an Venezuelako Kazetaritzako Sari Nazionala lortu zuen eta 2008tik Politika eta Gizarte Zientzien Akademiako kide da. Bere liburuen artean, El pensamiento teológico-político de Juan Germán Roscio (1992), El gomecismo y la política panamericana de Estados Unidos (2005) eta Utopía política: entre la esperanza y la opresión (2010) nabarmentzen dira.
Kanpo estekak