Luis Ibarra Landete (Gasteiz, 1917ko uztailaren 18a - ibidem, 1983ko maiatzaren 10a)[1] arabar enpresaburu eta politikaria izan zen, 1957 eta 1966 artean jaioterriko alkatea izandakoa.
Jostunen familia batean jaioa, politikan sartu zenean aitarekin batera negoziotan zegoen. Bere agintaldian hiri-antolamenduko plan orokorra onartu zuten eta 1965ean Ehari-Gobeuko industrialdiaren lanak hasi ziren.[2] Kargua utzi ondoren, Gudalajarako gobernadore zibil izendatu zuten.[3]
Bitan ordezkatu zuen Araba Gorteetako prokuradore moduan: 1955-1959 eta 1971-1977.
Erreferentziak
Kanpo estekak