Lucia Pietrelli

Lucia Pietrelli

Bizitza
JaiotzaCandelara1984ko apirilaren 8a (40 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta itzultzailea
Jasotako sariak

Twitter: LuPietrelli Edit the value on Wikidata

Lucia Pietrelli (Candelara, Italia, 1984ko apirilaren 8a) italiar idazle, poeta eta itzultzailea da.[1] Eleberriak, poesia liburuak, antzerki piezak argitaratu ditu, eta italieratik gaztelaniara eta katalanera itzuli ditu. Hainbat literatur sari irabazi ditu narratiban zein poesian.[2]

Bizitza

Pisa, Madril eta Bartzelonan jardun zuen literatura ikasten, eta Mallorcan bizitzera joan zen. 2014ko abenduaren 31ko Mallorcako Diadako manifestua egin eta irakurtzeaz arduratu zen. Eleberriak eta poesia liburuak argitaratu ditu, eta italieratik katalanera eta gaztelaniara itzultzen du. Hainbat literatur sari irabazi ditu, hala nola Joanot Martorell Premi saria Cadenes izenburuko eleberriarekin (Edicions 62) eta Lletra d’Or saria 2020, Litica izenburukoarekin; sari horrek, 1956tik, aurreko urtean katalanez argitaratutako lanik onenaren aitortza ematen dio.[3][4]

Lucia Pietrellik 2010ean argitaratu zuen bere lehen poema-liburua, Fúria (Documententa Balear); hurrengo urtean, 2011n, Violacions (Moll); 2013an, Mort d’un Aviador Tartamunt (AdiA); 2015ean, Ortigues (AdiA); eta 2016an, V-k argitaratu zuen (Cafè Central). Hainbat urtetako isiltasun poetikoaren ostean, La terra i els altres llocs (2021, AdiA) ere argitaratu zuen, non, hainbat elkarrizketetan, etapa aldaketa bat iragartzen zuen, beste norabide batzuetara eramango duen inflexio puntu bat. Eleberriaren munduan egindako ibilbideari dagokionez, Luciak gutxienez hiru eleberri argitaratu ditu: Nissaga (Moll, 2013), Qui ens defensarà (Lleonard Muntaner, 2014), Cadenes (Edicions 62, 2015), zeinari esker Premi Joanot Martorell saria irabazi zuen, eta 2019an Lletra d’Or saria.

Antzerkiaren esparruan ere mugitzen da Pietrelli; izan ere, 2018an Irene i la terra adormida izeneko antzezlana estreinatu zuen, eta urte bereko azaroan estreinatuko zen Palmako Antzoki Nagusian.[5]

2020an, Lucia Pietrellik Lletra d’Or saria irabazi zuen Lítica eleberriarekin. Eleberri horrek bi ahizpen arteko harremana aztertzen du intentsitate liriko eta emozional ezohikoaren bidez, narrazioaren une bakoitzean oso landua eta zaindua den ahots narratibo bati esker. Gero Litica agertokietara eraman da, liburua antzerkiaren, errezitaldi poetikoaren eta abesti katalanaren arteko ikuskizun hibrido batera egokituz.[6]

Pentsamendu korrontea

Bere belaunaldiko poeta garrantzitsuenetako bat da, Fúria lanarekin (2010) ezagutarazi zena. Haren iritziz, generoak ez ditu literatur lanak kualifikatzen, nahiz eta ahots indartsuko emakume asko egon, garrantzitsuena lana bera baloratzea da. Bere lanetan, errealitatearen hedapena bilatzen du, eta haratago joaten ahalegintzen da, ezagutzen duenak aspertu egiten baitu. Pietrelliren iritziz, literatura, askatasun leku bat da.

Oso interesgarria da nabarmentzea italiar jatorriko idazle batek beste hizkuntza batzuetan idaztea erabakitzea; izan ere, bere hitzen arabera, katalanez idaztea guztiz natural egiten zaio, italieraz idaztea baino gehiago.

Bere ibilbide literarioaren hasieran Luciak autoitzulpen lan bat egin zuen bere lehen bi lanekin, Fúria, 2010 katalanez eta italieraz idatzia eta Vertical, 2011, italieraz eta espainieraz argitaratua izan zen. Hurrengo lanetik aurrera, autoitzulpen lan hori egiteari utzi zion, , jatorrizko esanahia galdu barik bere burua itzultzea eta ñabardura berak beste hizkuntza batzuetara pasatzea, erronka zail samarra iruditzen zaio eta.

Lanak

Besteak beste, lan hauexek egin ditu:[7]

Poesia

  • 2010: Fúria (Furia): Documenta Balear. Italieraz-katalanezko argitalpena
  • 2011: Vertical (Verticale): Raffaelli argitaletxea. Italieraz-gaztelaniazko argitalpena
  • 2011: Violacions: Moll
  • 2013: Esquelet: Pagès argitaletxea
  • 2013: Mort d'un aviador tartamut: AdiA argitaletxea
  • 2015: Ortigues: AdiA argitaletxea
  • 2016: V.: Cafè Central / Eumo argitaletxea
  • 2021: La terra i els altres llocs: AdiA argitaletxea

Eleberria

  • 2013: Nissaga: Moll
  • 2014: Qui ens defensarà: Lleonard Muntaner
  • 2015: Cadenes. 62 argitaletxea
  • 2020: Lítica: Males Herbes[4]

Antzerkia

  • 2018: Irene i la terra adormida

Itzulpenak

  • 2011: Blues en setze (Blues in sedici), Stefano Bennirena: Lleonard Muntaner
  • 2013: Parasceve de Blai Bonet (traducción al castellano): Lleonard Muntaner
  • 2017: Atles de micronacions, Graziano Grazianirena: Males Herbes

Sariak eta aintzatespenak

  • 2011: Bernat Vidal i Tomàs poesia saria, Violacions lanarekin.
  • 2012: Premi Benet Ribas Puesia Saria, Esquelet lanarekin.
  • 2013: Vila de Lloseta narratiba saria, Nissaga lanarekin.
  • 2014: Premi Pare Colom de Narrativa per Qui ens defensarà lanarekin.
  • 2015: Joanot Martorell saria, Cadenes lanarekin
  • 2020: Lletra d’Or saria, Lìtica lanarekin

Erreferentziak

  1. (Katalanez) CCMA. Més 324 - Lucia Pietrelli ens presenta la novel·la "Deimos" - 3Cat. (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  2. «Lucia Pietrelli, Biografia, galeria i obres | BCulture» www.bculture.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  3. (Katalanez) «Lucia Pietrelli | Autors» www.editorialmalesherbes.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  4. a b (Gaztelaniaz) «‘Lítica’, de Lucia Pietrelli, gana la Lletra d’Or» La Vanguardia 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  5. ISSN https://www.adiaedicions.cat/autors/lucia-pietrelli/..
  6. (Katalanez) «Lucia Pietrelli adapta 'Lítica' a un espectacle híbrid entre teatre, recital poètic i cançó catalana» www.dbalears.cat 2021-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  7. «POESIA» magpoesia.mallorcaweb.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).

Kanpo estekak