Lucía Galán

Lucía Galán

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Graciela Galán Cuervo
JaiotzaBuenos Aires1961eko maiatzaren 23a (63 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
Ezkontidea(k)Guillermo Guido  (1987 -  1988)
Pablo Alarcón  (2006 -  2020)
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta estudioko musikaria
KidetzaPimpinela
Izengoitia(k)Lucía Galán
DiskoetxeaUniversal Music Group

IMDB: nm0303573 Musicbrainz: 9047a2d6-0a20-4d44-bbb4-ba8768676062 Edit the value on Wikidata

Lucía Graciela Galán Cuervo (Buenos Aires, Argentina 1961eko maiatzaren 23a) argentinar abeslaria eta aktorea da. Pimpinela musika-bikoteko kidea da, Joaquín Galán nebarekin batera osatua.

Bizitza

Lehen urteak

María Graciela Galán Cuervo 1961eko maiatzaren 23an jaio zen Buenos Airesen. Gurasoak Joaquín Galán eta María Engracia Cuervo espainiarrak izan ziren.

Ibilbide artistikoa

1981ean, Joaquín Galán neba nagusienarekin batera, Pimpinela izeneko musika-bikotea sortu zuen.

2008an, Mujeres de nadie telenobelako protagonista izan zen (bigarren denboraldia).

Dolly Levi ezkontzaginaren papera egin zuen Hello, Dolly! Musika klasikoaren bertsio argentinarrean. Aurretik miresten dituen Barbra Streisand eta Bette Midler aktoreek ere gorpuztu zuten pertsonaia hori.[1][2]

Jaioterrian, Buenos Airesen, "Hermanos Pimpinela, la verdadera historia" autografía aurkeztu zuten.[3]

Bizitza pertsonala

Osasuna

Bi aldiz izan ditu osasun arazoak: lehenengoa Zacatecasen (Mexiko) egindako bira batean izan zen, 2006ko urriaren 22an; presio piko batek hankan, eskuan eta besoan eragin zion, denak gorputzaren ezkerraldean. Mexikoko Gurutze Gorriak artatu zuen, eta hurrengo egunean hankatik suspertu zen, baina ez besotik eta eskuetatik; horregatik, aurkezpenak egin behar izan zituen besoa kabestru bati lotuta zuela. Garuneko iskemia diagnostikatu eta erresonantzia magnetikoa egin ostean, Luciak esan zuen emaitzak esan zuela ez zitzaiola garuneko lesiorik geratu. Hedabide batzuen arabera, hemiplejikoa zen, baina emakumeak gezurtatu egin zuen hori prentsa-ohar baten bidez. Galánen medikuek tentsio igoera batekin lotu zuten garuneko iskemia. Ondoren, urtarrilaren 14an Piemonte hirian egin zuen emanaldian zorabioa izan zuen, aparteko arazorik gabe. Urte bereko urtarrilaren 24an, Lucia eta bere neba Aconquijan aurkeztu ziren, Catamarcako probintzian.

2007an, Stanford University Ospitalean artatu zuten, eta kateter bat jarri zioten garuneko atake iskemiko baten ondorioz; ondoren, mintzamenaren %98 berreskuratu ahal izan zuen.

Bigarren aldiz, San Nikolas herrian emanaldi bat egin ostean, presio handia jasan zuen. Ordukoan istripu zerebrobaskularra (BZA) zela ziurtatu zuten hedabideek. Hala ere, denbora gutxian etxean egon zen bere onera etortzen, eta handik gutxira bere lan jarduerekin jarraitu zuen.

2024an Espainian egitekoa zen bira utzi behar izan zuen, pankreako tumore- ebakuntza zela eta. [4]

Ezkontza eta harremanak

Alberto Hazan enpresariarekin ezkonduta egon zen, eta duen alaba bakarra harexekin izan zuen, Rocio Luna Hazan Galán.

2006an, Pablo Alarcon aktorearekin harremana hasi zuen, eta 2020ko martxoan amaitu zuen.

Diskografia

  • 1981: Las primeras golondrinas.
  • 1982: Pimpinela.
  • 1983: Hermanos.
  • 1984: Convivencia.
  • 1985: Lucía y Joaquín.
  • 1986: El duende azul.
  • 1987: Valiente.
  • 1988: Ahora me toca a mí.
  • 1990: Hay amores y amores.
  • 1991: 10 años después.
  • 1992: Pimpinela ’92.
  • 1993: Hay amores que matan.
  • 1994: Nuestras 12 canciones en vivo.
  • 1995: De corazón a corazón.
  • 1997: Pasiones.
  • 1998: Marido y mujer.
  • 1999: Corazón gitano.
  • 2000: Buena onda.
  • 2001: Gold. Grandes éxitos.
  • 2003: Al modo nuestro.
  • 2005: ¿Dónde están los hombres?
  • 2008: Diamante.
  • 2010: La familia. El musical del bicentenario.
  • 2011: Estamos todos locos.
  • 2016: Son todos iguales.


Filmografia

Zinema

  • Vivir con alegría (1979)
  • Los fierecillos se divierten (1982)
  • Los extraterrestres (1983)
  • Papá se volvió loco (2005) - Ana


Telebista

  • 1983-1995: El show de las estrellas, Pimpinelarekin. Jorge Barón Televisión Colombia.
  • 1987-1988: El duende azul.
  • 2003: Soy gitano.
  • 2005: Música para soñar.
  • 2004: La niñera.
  • 2004: El show de Susy y Lucy.
  • 2005: Papá se volvió loco.
  • 2007: Pimpinela: 25 años.
  • 2008: Mujeres de nadie.
  • 2012: Graduados (Bre burua, nebarekin).
  • 2012: Cantando por un sueño (telebista saioa), epaimahakidea.
  • 2012: Soñando por cantar (lehiaketa), epaimahakidea.
  • 2012: Cantando por un sueño 2012, epaimahakidea.
  • 2013: Tu cara me suena (lehiaketa), hirugarren postua ikusleen botoetan, bestela lehena.
  • 2014: Invitada, edición especial de Tu cara me suena.
  • 2015: Laten corazones (telebistako saioa), epaimahakidea.
  • 2017: Bailando 2017 (lehiaketa), gonbidatu berezia, Salsa de a tres-en.
  • 2018: Me gusta tu canción (telebistako saioa) epaimahakidea.
  • 2019: Genios de la Argentina
  • 2021: La voz Senior, Peruko saioa
  • 2023: La voz Uruguay, Uruguaiko saioa

Erreferentziak

  1. “La Voz Senior”: Lucía Galán llora al ser sorprendida por su única hija. .
  2. LUCÍA GALÁN. .
  3. Txantiloi:Es-US «Dúo Pimpinela presenta su biografía “Hermanos, la verdadera historia”» diariolasamericas.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  4. (Gaztelaniaz) Telecinco, Redacción digital Informativos. (2024-07-28). «TELECINCO - televisión a la carta, series y entretenimiento» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).

Kanpo estekak