Lovecraften Zirkulua delakoa nagusiki weird fiction azpigeneroko idazleek osatutako literatur mugimedu bat izan zen, hauek beren kontakizunak orokorrean pulp aldizkarietan argitaratzen zituzten, bereziki Weird Tales aldizkarian. Bere izenak adierazten duen bezala, Howard Phillips Lovecraft denen buru zen, eta harekin batera, beste zenbaiten artean, Robert Bloch, August Derleth, Robert E. Howard, Henry Kuttner, Clark Ashton Smith, Donald Wandrei eta Frank Belknap Long idazleak zeuden.
Ezizenak
Zirkulua osatzen zuen kide bakoitzak ezizen exotiko bat zuen, nagusiki bere izaerari lotua:
- Frank Belknap Long, Belknapius (abizenaren helenizazioa)
- Donald Wandrei, Melmoth (irlandar kondairazko pertsonaia).
- August Derleth, D'Erlette kondea (abizenaren frantseseratzea)
- Clark Ashton Smith, Klarkash-Ton (bere izenen anagrama sudurkaria).
- Robert Bloch, Bho-Blok (Bob -Roberten izengoitia- eta Bloch abizenaren anagrama sudurkaria).
- Virgil Finlay, Monstro Ligriv (anagrama).
- Robert E. Howard, Bob Bi Pistola (bere texastar jatorria eta western zaletasuna zela eta).
- Eta maisu berak, H. P. Lovecraftek, hiru ezizen zituen; Ech-Pi-El (bere inizialak ingelesez ahoskatuak), Abdul Alhazred (Nekronomikonaren idazlea) eta Luveh-Kerapf (Lovecraften anagrama sudurkaria).
Kanpo estekak