Lourdes "Luly" J. Cruz (Tanza, 1942ko maiatzaren 19a) filipinar biokimikaria da. Conus gasteopoen pozoian dauden peptido toxikoak identifikatzen egindako lanarengatik ezaguna[1].
2006an Filipinetako Zientzilari nazionala izendatu zuten[2] eta 2010an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[3].
Biografia
1962an Filipinetako Unibertsitatean kimika gradua jaso zuen. Tripsina inhibitzaileak ikertu zituen bertan[4]. Ondoren Estatu Batuetara joan zen Iowako Unibertsitatean doktoratu zen. International Rice Research Instituten egin zuen lan ondoren eta Kansasko Estatu Unibertsitatean post-doktoretza egin zuen.
Ikerlana
1970an Filipinetako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean hainbat biokimikarirekin egin zuen lan Conus geographus barraskiloaren inguruan ikertzen. Barraskilo hau pozointsua da eta arrainak harrapatzen ditu. Haren ziztada gizakiarentzako ere hilgarria da[4]. Barraskiloaren pozoian zeuden peptido toxikoak ("conotoxinak") isolatzen aritu da eta haiek nerbio sistemarengan duten eragina aztertu du, eta horrek muskulu paralisian, loguran eta ez-borondatezko mugimenduan nola eragiten duen ere bai.
Gaur egun ikerketa eremu garrantzitsua da oraindik, neuronetako kaltzio kanaletan eta ondorioz sinapsian duten eragina aztertzen da[4].
Aktibismoa
Ikerketa lanaz gain landa eremuetako komunitate indigena behartsuei zientzia eta teknologia eramaten lan handia egin du. 2001ean Rural LINC Program abiatu zuen emakumezko indigenak fruita prozesatzeko lantegietan lan egin dezaten sustatzen.
Future Earth Philippines Program ere sustatzen du, deforestazioa, arrezifeen degradazioa, kutsadura eta nekazaritza eta meatzarita ez jasangarriaren aurka lan eginez[5].
Sariak
- NAST Outstanding Young Scientist Award, (1981)
- NRCP Achievement Award in Chemistry (1982)
- Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria (2010)
- Outstanding Women in the Nation's Services Award - TOWNS Foundation and Lions Club (1986)
- Academician - National Academy of Science and Technology (1987)
- Professional Achievement Award in Biochemistry - University of the Philippines Alumni Association (1991)
- Sven Brohult Award - International Foundation Science (1993)
- Medal of Distinction (research) - Philippine Society for Biochemistry and Molecular Biology (1994)
- Outstanding Alumnus - University of the Philippines Chemistry Alumni Foundation (1996)
- Gregorio Y. Zara Award in Basic Science - Philippine Association for Advancement of Science (2000)
- Service Award - Philippine Society for Biochemistry and Molecular Biology (2001)
- Outstanding ASEAN Scientist and Technologist Award (2001)
- Gawad Chancellor Award for Research (2002)
- Proclaimed as National Scientists - President of the Republic of the Philippines (2006)
Erreferentziak
Kanpo estekak