Louise Doris Sophie Pauline Abel (Goldberg, Norvegia, 1841eko azaroaren 5a -?, 1907ko maiatzaren 2a) alemaniar jatorriko argazkilari norvegiarra da, eta, 1864tik aurrera, Hans Abel senarrarekin batera, estudio bat eta argazki-horniduren enpresa bat zuzendu zituen Christianian, egungo Oslon.[1][2]
Biografia
Louise Abel Goldbergen jaio zen, Mecklembourg-Schwerin Dukerri Handian, 1841eko azaroaren 5ean. Ludwig Gustav Kleffer argazkilariaren (1807–1885) eta Emilie Fredenhenen (1816–1895) alaba zen. 1863an, Hans Abel farmazialari norvegiarra Goldberg-era joan zen Klefferrek argazkilari gisa treba zezan. Han ezagutu zuen Louise, formazioz argazkilaria bera ere, eta ondoko urtean ezkondu ziren. Geroago, 1864an, bikotea Norvegiara itzuli zen, eta argazki-estudio bat eta hornidura-enpresa bat ireki zituzten Christiania zentroan. Louise Abelek zuzentzen zuen estudioa, eta senarra, aldiz, produktu kimikoen eta argazki-ekipoen salmentaz arduratzen zen.
Louis Abelek Gabonetako txartelak ekoizten zituen, atzerritik iristen ziren kalitate txarreko inpresioekin lehiatzeko. L. Abel & Co. izenez ezagutua, estudioa Abeldarrek kudeatu zuten 1890 arte, eta urte hartan saldu zioten 1882tik lanean ari zen Sine Kraft-i.
Abel izan zen Norvegian lehen argazki-estudioak sortu zituen emakume askotariko bat, hala nola Hortenen Marie Høeg, Lillehammerren Augusta Solberg, Holmestranden Louise Wold eta Bergenen Hulda Marie Bentzen eta Agnes Nyblin.[3]
Iruditegia
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak