Louis Blériot (Cambrai, 1872ko uztailaren 1a - Paris, 1936ko abuztuaren 1a) frantziar ingeniari, hegazkin-egile eta -gidaria izan zen.
Bera izan zen aireplano batean Mantxako itsasartea lehen aldiz igaro zuen gizona: Calaistik irten eta Doverren lur hartu zuen 1909ko uztailaren 25ean. Hegazkinak egiten hasi zen lehen industria-gizonetako bat izan zen Frantzian, eta berak asmatu zuen Spad hegazkina, Lehen Mundu Gerran hain ospetsua izan zena.
Erreferentziak