Louis-Gabriel Suchet (Lyon, 1770eko martxoaren 2a - Marseilla, 1826ko urtarrilaren 3a), Albuferako dukea, frantziar jenerala izan zen. Iraultzan eta Napoleondar Gerretan aritu zen. Italian eta Austerlitzen nabarmendu zen eta Brumaireko estatu-kolpean parte hartu zuen.
1811n Inperioko mariskal izendatua, Iberiar Penintsulako Gerrara bidali zuten.[1] Napoleonen abdikazio ostean Luis XVIII.a Frantziakoaren alde egin arren, Ehun Egunetan berriro itzuli zen armadara baina Napoleonen porrotaren ondoren atxilotu zuten.
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) Mullié, Charles. (1852). Louis-Gabriel Suchet. in: Biographie des célébrités militaires des armées de terre et de mer de 1789 à 1850. Poignavant et Compagnie.